Aranzabal familia gara. Getariara eta bere txakolinera sustraitutak, gure arbasoen kemenari eta egiten jakiteari esker.

Gure arbasoek, haizez, gaziz eta lainoz laztandutako mahastiez osatuta dagoen antzinako kostalde honetan beren ardoa moldatzea lortu zuten.

Guk, lur emankor eta ospetsu honekiko izan zuten konpromezua eta maitasun eredua jarraitzen dugu.

Katalin Iturzaetaren oinordekoak gara. Eta hau da gure ondarea.

getaria profile e1700767213739

Gure txokoa Getarian

zarzillo dorado Katalin

Pribilegio orok erantzukizuna dakar. Gurea ardo zuri berezi bat eskaintzen jarraitzea da.

Berezia, antzinako andui berak erabiltzen ditugulako, ehun urtetik gorakoak asko. Eta berezia, batez ere, gure ardoan lurralde honetako txakolin-tradiziorik onena eta familiako lanketa “sui generis” estimatu baten herentzia gauzatzen direlako.

Viñedos de txakoli de Getaria
Reconocimientos Katalin EUSK

Robert Parker Gidarako erreferente bat

zarzillo dorado Katalin

Katalin Iturzaetan, gozatu eta partekatu nahiko genituzkeen ardoak egiten ditugu: berezkoak, harmoniatsuak, biziak eta jatorriarekin konprometituak. Ekoizpen oso mugatua egiten dugu beren berezitasunak miresten dituzten ahosabai zorrotzentzat.

Robert Parker Gidak txakolin onenen artean nabarmendu gaitu askotan. Ekoizpen txikien zaleek ere goraipatzen dute.

%12 alkohol baino ez du. Arina eta freskagarria da, garbia, samurra eta gaztea, eta azidotasun dardartia du. Garbia eta luzea. Goxoa.

2019ko uzta
Robert Parker Gida

Parker-90-plus

Kalifikazioa

Ur gezaren eta lore zurien usain eta zaporeak, delikatua eta lotsatia. Leuna da eta nahiko leundua sentitzen da. Dena edateko.

2018ko uzta
Robert Parker Gida

Parker-90

Kalifikazioa

Zaporetsua, nahiko arina, etereoa, garbia eta edateko oso erraza da, eta lehorra eta gazi/harritsu sentsazioarekin amaitzen da.

2017ko uzta
Robert Parker Gida

Parker-91

Kalifikazioa

Sotila. Dotoreziaz. Ahoan oso lehorra da, oso orekatua, azidotasun onekoa eta izaera mineralekoa. Izaera duen ardoa da.

2012ko uzta
Robert Parker Gida

Parker-90

Kalifikazioa

Txakolina ulertzeko modu batekiko fideltasuna

zarzillo dorado Katalin

Txakolin bakoitzaren atzean konpromiso bat dago. Landu eta transmititu zutenekin. Eta aukeratzen duten pertsonekin. Horregatik, bitibinifikazio-prozesu osoa zaintzen saiatzen gara. Hasteko, gure mahasti zaharrei erreparatzen diegu, eta, ondoren, lanketa xeheari ekiten diogu. Hor aplikatzen dugu ardura guztiarekin gure txakolinari txakolin klasikoen artean bere izaera berezia ematen dion ondare familiarra.

Familia Aranzabal

Esklusibotasuna

Katalin Iturzaeta Michelin izarra duten jatetxe ospetsuetan eta salmenta-gune espezializatuetan aurkitzen da.