Laino, gazitasun eta sormenezko kostaldeko muinoak, euskal baleazaleen istorioak, txakolina maite duten itsasoz haraindiko nabigatzaile ausartak.
Horrelakoa da Getaria, bere sormenetik eta asmamenetik bide berriak ireki zituzten ospetsuen sorlekua. Juan Sebastian Elkanotik Cristobal Balenciagara. Berritzaileak, esploratzaileak eta unibertsalak. Trazu zehatzak nabigazio-kartetan eta goi-mailako joskintzako planoetan.
Getaria, munduari irekita dagoen kostaldeko portu txikia. Txakolinaren jatorrizko kulturaren eta gaur egungo jatorrizko deituraren sorlekua.
Silueta bat itsasoan
Irudi bat ikusten da itsasoaren gainean. Getariako “xagua” da! Mila aldiz hilezkor bihurtutako penintsula bat bezala agertzen den profil atsegingarria. Bere gorputza San Anton mendiak osatzen du (XVI. mendera arte uharte bat izan zena) eta buztana, berriz, lurrarekin lotzen duen tonboloak (mihia) osatzen du. Portua tonboloan dago eta hirigunea lehorrean.
Getaria eta bertako jendea ezagutzera gonbidatzen zaitugu. Trazu txiki batzuk eskaintzen dizkizugu hemen. Ongi etorriak izan zaitezte!
Itsasoz haraindiko sormena
500 urte aldentzen dituzte Juan Sebastián Elcano eta Cristobal Balenciaga getariarrak. Baina biek talentu eta sormen amaigabea izan zuten, bakoitzak bere esparruan bide berriak irekitzeko.
Juan Sebastián Elkano
“Primus circumdedisti me” bira eman zenidan lehena izan zinen. Horrela dio Karlos V.ak Juan Sebastian Elkanori eman zion armarriaren inskripzioak, 1522an Lurraren lehen zirkumnabigazioa osatu ondoren.
Mugarri unibertsala. Eta Elkanok Moluketatik itzultzeko hartu zuen erabaki pertsonal, burutsu eta ausartaren ondorioz, non espeziak ustiatzeko ibilbide alternatibo baten bila Magallanesek gidatuta iritsi ziren.
Moluken mendebaldera nabigatuz itzultzea helburu nagusiaren aurkako erabakia izan zen. Indiako Ozeanokoak Portugalgo urak ziren. Debekatuak. Eta lurra inguratzeak ezbehar ugari zekartzan: akituta zeuden, “Victoria” itsasontzia hondoratzeko zorian, portugaldar heriotza-mehatxuarekin eta esploratu gabeko lekuetan nabigatzearen arriskuarekin. Baina… lortu zuen.
Ez dakigu Elkanok txakolinarekin arrakasta huraren omenez topa egin zuenik, baina espedizioan txakolina, sagardoa eta ura zeuden. Ohitura zen arrantzatzen zuten euskal ontzietan eta Canadan Labrador – “Ternua” arrantzale edo marinelentzat. Astean behin, igandeetan, ardo gazi hura dastatzen zuten. Txakolina une esanguratsuekin lotzen zen!
Cristobal Balenciaga
Cristóbal Balenciaga, marinel eta jostun baten semea, Getarian jaio zen 1895ean eta XX. mendeko jostunik eraginkorrena bihurtu zen. Getariak omenaldia egiten dio nazioarteko modako bilduma garrantzitsuenetako bat erakusten duen museo berezi batekin.
Bere zehaztasunak, teknikaren erabilerak eta perfekzionismoak Christian Dior bezalako erreferenteen miresmena ekarri zioten, “gu guztion maisu” zela egozten ziona, Hubert de Givenchy “Goi Joskintzaren arkitektoa” bezala aipatzen zuena edo Coco Chanel, “benetako couturier bakarra” bezala izendatzen zuena.
Cristóbal Balenciaga Museoak jostunak nazioartean egindako lanen bildumarik garrantzitsuena zaintzen du, bai piezen kopuruari eta kalitateari dagokienez, bai luze-zabal kronologikoari dagokionez. Eszenografia magikoa da, manikiek fideltasunez erreproduzitzen dituzte jantziak egiteko erabili ziren gorputzak. Artistak diseinatutako 1200 jantzi eta osagarri baino gehiagoko funtsa du.
Museoa Getariako goialdean dago, diseinu ederreko eraikin berri batean, Aldamar Jauregiaren ondoan, kontraste zirraragarriko unitate bat osatuz. Dorretxeko markesen, Fabiola erreginaren aitona-amonen eta jostunaren lehen urteetako aholkularien bizilekua izan zen Aldamar jauregia.
Zer ikusi
Ezagutu Getariak eskaintzen dizuna: itsasoaren gainean ikusten den San Anton mendiaren irudia, “Getariako Sagu” ospetsua osatuz, arrain freskorik onena dastatzeko portua, txakolin on batekin eta beste hainbat erakargarrirekin. Hemen duzu bisitatu beharreko lekuen proposamena.
Kale Nagusia
Bertako produktuak erosteko edo pintxo bat dastatzeko kale nagusia
San Salvador Eliza
XV. mendeko gotiko estilokoa, San Salvadorri eskainia
Portua
Arrantza jarduera eta jatetxeak, arraina parrillan eta txakolinarekin
San Antón mendia
XV. mendera arte uharte bat zen. “Getariako xagua” bezala ezaguna
Cristobal Balenciaga Museoa
Mundu mailako erreferentea eta 2011n inauguratua, eraikin moderno bat eta Aldamar Jauregia elkartzen ditu
3 Hondartzak
Gaztetape hondartza, Malkorbe hondartza portu ondoan eta Orruaga hondartza Zumaiara bidean
Natura
Getaria natura ederrez inguratuta dago, eta Donejakue Bideak zeharkatzen du, itsasoa oso lekukoa izanik
Gastronomia
Parrillako arraina tipikoa da, baina beste proposamen interesgarri batzuk aurkituko dituzu
Turismo Bulegoa
Turismo Bulegoa urte osoan dago zabalik, eta Getariako eta inguruko herrietako txokorik adierazgarrienak ezagutzen lagunduko dizu: Orio, Zarautz, Aia eta Zumaia.
- Turismo Bulegoa
Aldamar Parkea, 2
20808 Getaria (Gipuzkoa)
(+34) 943 14 09 57
infoturismo@getaria.eus
Gastronomia
Gozatu tabernaz eta pintxoz alde zaharreko “Kale Nagusian”. Portura ere joan zaitezke, itsasontziak ikusteko, arraina deskargatzeko. Jateko orduan, dastatu parrillan egindako arrain goxoak, itsaskiak eta jatetxe bikainen sukaldaritza-eskaintza… txakolin fresko batekin. On egin!